REMONTER

Fermin Muguruza

KORTATU 1984Fermin Muguruza, né à Irun le 20 avril 1963, est le chanteur charismatique et engagé des groupes Kortatu et Negu Gorriak.

Tu avais 10 ans en 1973. Comment était Fermin Muguruza à cette époque ?
Je vivais dans un quartier d’Irun. En pleine période franquiste. En face de chez moi, il y avait une école qui formait des travailleurs professionnels. Je me souviens des grèves, des étudiants et des policiers dans la rue. C’était une période très violente. Mais, en même temps, la vie du quartier était riche, il y avait une grande solidarité. J’en garde de très bons et très forts souvenirs.
As-tu un souvenir marquant de tes années passées à l’école ?
J’étais très bon élève. J’obtenais de très bonnes notes… (rires). Par la suite, j’ai eu quelques problèmes d’adaptation. Mais l’école me plaisait et m’intéressait énormément à cette époque. J’apprenais sans cesse, surtout en histoire, même si par la suite j’ai suivi un cursus littéraire.
Et en dehors de l’école ?
Je faisais de la musique et jouais au football. On jouait au football tous les jours dans le quartier. Je roulais à vélo aussi. Il y avait très peu de voiture dans le quartier à cette époque. Il était donc facile de se déplacer à vélo. Et, oui, je jouais aussi de la musique.
Et qu’est-ce qui t’a amené à la musique ?
Et bien, mes parents avaient une passion pour le solfège et la musique. Nous avons donc commencé à étudier le solfège et l’accordéon dès le plus jeune âge.
Quels sont les artistes qui t’ont alors inspiré ?
À l’âge de 10 ans, nous écoutions le premier album d’Oskorri, Gabriel Arestiren oroimenez. Imanol et ses premières chansons aussi, Lehengo batean ou d’autres. Et ensuite, les premiers vinyles qui arrivèrent ici, ceux des Beatles ou d’Elvis Presley.
Tes parents t’ont donc aidé à développer cette passion pour la musique ?
Oui, sans aucun doute. Mon père surtout. Il a toujours eu cette frustration de ne pas savoir jouer d’instrument, alors qu’il aurait tant aimé. Par conséquent, il a voulu nous donner la chance et l’occasion de le faire. Toutefois, par la suite, j’ai exclu les méthodes de l’enseignement académique, pour apprendre d’autres choses et d’une autre manière.
Votre maison était-elle équipée d’un téléviseur ?
Oui. À cette époque il n’y avait que deux chaînes, la Télévision espagnole 1 et UHF. Je me souviens que le passage du noir et blanc à la couleur fut un étonnement pour nous, quelque chose de magnifique. Nous regardions ce qui était retransmis. Il y avait une émission de Félix Rodríguez de la Fuente sur la nature. Elle évoquait donc la nature et il nous expliquait comment aimer et prendre soin de l’environnement. On ne parlait pas d’“écologie” à l’époque, mais on apprenait déjà à respecter la nature…
Est-ce que tu imaginais déjà à 10 ans quelle vie tu mènerais plus tard ?
Non. J’étais très distrait et tête en l’air à cette époque. Je disais par exemple que j’allais être dentiste. À chaque fois que je le disais à ma grand-mère, cela la faisait beaucoup rire. Elle me répondait « c’est très bien, comme ça tu pourras aussi me soigner les dents ». Donc à cette époque je lâchais ce genre de bêtise sans avoir la moindre idée de ce que je ferai plus tard. J’ai commencé à être bien plus conscient des choses à la suite de la mort de Franco, à l’âge de 12 ans.

 

1973an, hamar urte zenituen. Zeren antza zuen garai hartan Fermin Muguruzak ?
Irunen bizi nintzen, auzo batean. Frankismo garaia zen eta nere etxearen parean bazegoen langile profesionalak egiteko eskola. Oroitzen naiz grebetaz, nola ikasleak eta poliziak ateratzen ziren kalera. Oso garai gogorrak. Baina aldi berean ere bai auzoko bizitza oso aberatsa zen eta oso laguntasun handia bazen. Oso oroitzapen politak eta gogorrak ditut.
Eta zure eskola garaian baduzu oroitzapen nagusi bat ?
Oso ikasle ona nintzen. Oso nota onak ateratzen nituen. Kar kar kar. Gero arazoak izan nituen, egokitzeko eta hola. Baina garai hartan eskola niretzako interesgarria zen. Ikasten nuen asko. Batez ere historian, nahiz eta gero ni letretatik joan nintzen.
Eskolatik kanpo ?
Musika egiten nuen eta futbola. Auzoan futbolaz jolasten genuen egunero. Eta gero baita ere ba bizikletarekin ere bai. Oso kotxe gutxi zeuden garai hartan gure auzoan. Orduan aukera handia zegoen bizikletekin ibiltzeko. Eta gero musika egiten nuen.
Eta musikan, nola sartu zinen ?
Bueno, nere gurasoek bazuten grina handia solfeoa eta musikarekiko. Orduan, goiz hasi ginen solfeoa eta akordeoia ikasten.
Zein artistak inspiratu zintuen zure haurtzaroan ?
Ba… 10 urterekin entzuten genuen ba, Oskorriren lehenengo diskoa Gabriel Arestiren oroimenez. Imanol, lehenengo kantu horiek etorri ziren, Lehengo batean eta horrelakoak. Eta gero Beatles eta Elvis Presley izan ziren lehenengo biniloak iritsi zirenak.
Zure gurasoek lagundu zintuzten musika zaletasuna garatzen ?
Bai, ezbairik gabe, bereziki nere aitak. Bazuen beti frustrazio bat, berak jakin nahi zuen jotzen instrumentu bat. Eta orduan, nahi izan zigun guri eman. Nik gero, ordea, ikaskuntza akademikoa baztertu nuen eta saiatu nintzen beste gauza batzuk ikasten, beste era batean.
Telebista ? Bazenuten etxean ?
Bai. Garai hartan bazegoen telebista espainola 1 eta UHF, bi kate besterik ez ziren. Oroitzen naiz, sekulakoa izan zen pasatu zelarik txuri-beltzetik kolorera. Eta ikusten genuena zen han emititzen zena: naturari buruzko programa bat oso interesgarria, Félix Rodríguez de la Fuente. Naturaren ingurukoa zen eta benetan berak erakusten zuen nola maitatu natura. “Ekologia” ez genuen esaten, baina bai naturarekiko errespetua hor ikasi genuen…
Hamar urte zenituelarik imajinatzen zenuen zein bizi emango zenuen ?
Ez. Garai hartan oso despistatuta nenbilen. Adibidez, esaten nuen dentista izan behar nuela. Nere amatxiri grazia handia egiten zion esaten nion bakoitzean. « Oso ondo, horrela gero niri konponduko dizkidazu aginak » erraten zidan. Baina garai hartan zozokeria hori botatzen nuen eta ez neukan ideiarik zer izan behar nuen. Kontziente izan nintzen gauzetaz batez ere 12 urterekin Franco hil zenean.

64MÔMES

GRATUIT
VOIR